GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

24h-ko parkinga

SEGURTASUNAREN ETA SARBIDE-KONTROLEN ARLOAN PUNTA-PUNTAKO INSTALAZIOAK DITUGU BIDEOZ ZAINDUTA. NORAIAN ERRAZTU EGIN NAHI DIZUGU AUTOKARABANA EDO KARABANA URTEKO 365 EGUNETAKO 24 ORDUETAN APARKATZEA.

Karabanentzako gure aparkaleku-zerbitzua zure premietara egokitzen da. Karabanak aparkatzeko gure instalazioetan bi eratako lekuak ditugu: estaliak eta estali gabeak. Bi eremuek dute 24 orduan bideoz zaindutako sistema eta eremu segurua, eta bezeroak nahi duenean utzi eta har dezake bere ibilgailua, aurretik guri esanda.

Karabanentzako aparkaleku-zerbitzu segurua eta bideoz zaindua, eta zure premietara egokitua, zure ibilgailuak hartzen duen lekua bakarrik ordainduko baituzu

Nola funtzionatzen du karabanentzako gure aparkalekuko 24 orduko eremuak?

Gure instalazioetan “24 orduko eremua” izenekoa dago. Ibilgailua aparkatu nahi duen bezeroak eremuan utziko du, eta aparkalekuko gure taldea arduratuko da bere lekura eramateaz. Era berean, ibilgailua atera nahi den bakoitzean, gure taldea arduratuko da, bezeroak aurretik deituta, 24 orduko eremuan ibilgailua prest izateaz bezeroak har dezan. Sistema horrek parkingeko aparkalekuen arteko trafikoa saihesten du, eta bertako segurtasuna hobetzen laguntzen du.

Karabana, autokarabana, orga denda edo furgoneta aparkatzeko leku seguru baten bila bazabiltza, Noraian lagunduko dizugu. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta bideoz zainduta dagoen karabanentzako aparkaleku-zerbitzua aurkeztuko dizugu, eta gainera, zure ibilgailuak hartzen duen lekua bakarrik ordaindu beharko duzu.

Bideoz zaindutako 24h-ko parkinga karabanentzat eta autokarabanentzat Orion
Bideoz zaindutako 24h-ko parkinga karabanentzat eta autokarabanentzat Orion
Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa