GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

Barkuen konponketa eta mantentze-lanak

ZERBITZU OSOA ETA ZURE PREMIETARA ERABAT MOLDATUA EMATEN DUGU BARKUETAKO GURE MEKANIKO TALDE PROFESIONALARI ESKER. BARKUEN MANTENTZE-LANAK EGITEN DITUGU, BAINA MOTORRAK KONPONDU ERE EGITEN DITUGU.

Barkuetako mekaniko talde profesionala, esperientziaduna izateaz gainera, Noraian barkuen era guztietako konponketak eta mantentze-lanak egiteko egokitutako instalazioak eta baliabide egokiak ditugu. Itsasora sarbide zuzena dugu Oria ibaitik, eta gure bezeroek bide hori erabil dezakete konponketak edo mantentze-lanak hemen eginez gero. Geure ontzitegi-orga dugu eta 16 metroko luzerara arteko ontziak mugitu ditzakegu.

Barkuen, txalupen eta aisiako ontzien konponketa eta mantentze-lanak Orion

PROFESIONALAK GARA ETA BOST HAMARKADATIK GORAKO ESPERIENTZIA DUGU ONTZIEN KONPONKETAN ETA MANTENTZE-LANETAN

Era berean, ontziak in situ konpontzeko eta mantentzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu, eta bezeroak esaten digun tokira joaten gara ontziaren konponketa edo mantentze-lanak egitera.

Barkuaren motorra aldatu nahi baduzu, beste motor bat jarri nahi baduzu, edo ontzien konponketan eta mantentze-lanetan espezializatutako tailer mekaniko bat behar baduzu, galdetu gure lantaldeari, eta lagunduko dizugu.

Zer behar duzu?
Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa