GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

Karabanen eta autokarabanen
mantentze-lanak eta konponketa

PROFESIONALAK GARA KARABANAK ETA AUTOKARABANAK MANTENTZEKO ETA AZTERTZEKO LANETAN. TEKNIKARI TALDE PROFESIONALA, ERA HORRETAKO IBILGAILUETAN ESPEZIALIZATUA, JARRIKO DUGU ZURE ESKU, ETA KARABANEN ERA GUZTIETAKO MANTENTZE ETA KONPONKETA LAN GUZTIEZ ARDURATUKO DA.

Zure autokarabanaren edo karabanaren urteko azterketak egingo ditugu, baita konponketa-lan puntualak ere. Noraian urte asko daramatzagu karabanen eta autokarabanen mantentze-lanetan, zerbitzu osoa eta zure premietara moldatua eskaini ahal izateko. Nahi al duzu gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago? Jar zaitez gurekin harremanetan, eta lagunduko dizugu.

Karabanen eta autokarabanen konponketa eta mantentze-lanak Orion

Autokarabana konpondu behar al duzu?

Noiz egin zenion azken azterketa zure karabanari?

Laguntza nahi duzu?

Karabana bat alokatzean sarri egin ohi diren galderak

Ze gidabaimen behar dut karabana bat alokatzeko?

Gutxienez B motako gidabaimena behar da, baldin eta trakzioko ibilgailuaren eta karabanaren baimendutako gehieneko pisua 3500 kg-tik gorakoa ez bada; hortik gorako pisua gaindituz gero B+E motako gidabaimena behar da. Gutxienez B gidabaimena behar da.

Aseguru berezia behar al dut karabana alokatzeko?

Ez da behar.

Ze potentzia izan behar du nire autoak karabana bat eraman ahal izateko?

Gomendatzen dute, baina ez da araua, trakzio-ibilgailuaren potentzia ahalik eta handiena izatea. Horrez gainera, gomendatzen dute trakzio-ibilgailuak karabana berme osoz eraman ahal izateko behar adinako masa izatea.

Ze gastu ez daude sartuta karabanen alokairu-zerbitzuan?

Alokairuak eragindako gastu guztiak bezeroak ordaindu behar ditu, asegurua eta ibilgailuaren mantentze-lanak izan ezik.

Alokatu al dezaket karabana bat egunka?

Bai. Aurrekontuak neurrira egiten ditugu, oporrak modurik onenean gozatu ahal izan ditzazun.

Gehienez ze abiaduratan joan naiteke atzetik karabana badaramat?

Karabana bat atoian daramazunean, gehieneko abiadura 90 km/h-ko da karabanaren baimendutako gehieneko pisua 750 kg-tik beherakoa bada, eta 80 km/h-ko baimendutako gehieneko pisua 750 kg-tik gorakoa bada.

Edozein lekutan aparkatu al dezaket karabana?

Hasiera batean bai, nahiz eta helburu horretarako prestatutako eremuetan aparkatzea gomendatzen den.

Edozein lekutan aparkatu al dezaket karabana?

Hasiera batean bai, nahiz eta helburu horretarako prestatutako eremuetan aparkatzea gomendatzen den.

Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa