GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

Barkuak eta motorrak

Barkuen eta aisiako ontzien salmenta, konponketa eta mantentze-lanak

NORAIAN PROFESIONALAK GARA BARKUEN SALMENTAN, ORION GAUDE ETA SEKTORE NAUTIKOAN DUGUN ESPERIENTZIA ETA ESKARMENTUA JARTZEN DITUGU ZURE ZERBITZURA.

Barkuen motorren bila bazabiltza, begiratu ontzien eta txalupen motorren gure salmenta-katalogoa, eta gure profesional taldeak lagunduko dizu. Bost hamarkada baino gehiago daramatzagu sektorean lanean, eta horixe da barkuak eta era guztietako ontzien motorrak konpontzen eta mantentzen egiten dugun lanaren bermerik onena.

NAHI AL DUZU ONTZIA EROSTEN LAGUNTZEA?

Merkatuko marka nagusiekin lan egiten dugu beti, eta aisiako ontzien, txalupa motordunen eta arrantza-ontzien salmentan laguntza-zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Zure zerbitzura salmenta-katalogo zabala jarriko dugu, bai ontzi berriena, bai bigarren eskukoena. Gure zerbitzua gure profesional taldearen esperientzian oinarritzen da, eta hasieratik lagunduko dizugu zure premietara ongien moldatzen den ontzia eros dezazun.

Sektore nautikoan urte askoan egin dugun lanari esker, ondo asko ezagutzen ditugu barkuen eta txalupen motorrak. Horri esker aukera zabala eskain diezazukegu barkuen motorretan bai ontzi berrien bai bigarren eskukoen salmentan. Gainera, eta salmenta-zerbitzuaren barruan, hasieratik laguntza eta aholku pertsonalizatua emango dizugu. Hainbeste urtetako esperientziari esker Gipuzkoan erreferentzia gara aisiako ontzien motorren salmentan.

Barkuen eta aisiako ontzien motorrak erosi Orion

Salmenta-zerbitzuaz gainera, Noraian motorren eta aisiako ontzien konponketa eta mantentze-lan profesionala eskaintzen dizugu, zure premietara egokitua. Bestalde, zure ontziaren motorra aldatu nahi baduzu, gure lantaldea arduratuko da ontziari beste motor bat jartzeaz.
barkuen motorretan

Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa