GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

50 urtetik gora
sektore nautikoan espezializatuta

BOST HAMARKADATIK GORA DARAMATZAGU SEKTORE NAUTIKOAN LANEAN, ETA ESPERIENTZIA ETA JAKINTZA EGIAZTATUA DITUGU, BERAZ, BARKUEN ETA ONTZIEN MOTORREN SALMENTAN.

Gipuzkoan erreferentzia gara ontzien konponketan eta mantentze-lanetan, eta ongi prestatuta dagoen eta esperientzia duen profesional taldea jarriko dugu zure zerbitzura. Beti punta-puntan, barkuen negu-pasarako instalazio seguruak ditugu, eta itsasora irteera zuzena dute. Horrez gainera, Noraian ontziak jasotzen eta garraiatzen ditugu, baita errepidez ere, eta zure premietara moldatzen gara.

Karabanen alokairua, salmenta eta aparkalekua neurrira

Zure asmoa Gipuzkoan karabana edo autokarabana bat alokatzea edo erostea bada, ez izan zalantzarik. Noraian zerbitzu erabat pertsonalizatua dugu, eta laguntza zure neurrira emango dizugu karabana erostean edo alokatzean.

Zuk behar duzuna zure karabana aparkatzeko leku bat bada, eta 24/7 bideozaintza-sistema izatea behar baduzu eta zure ibilgailuak hartzen duen lekua bakarrik ordaindu nahi baduzu, Noraian dugu konponbidea. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta ze aukera dituzun esango dizugu.

24/7-ko parkinga
Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa