634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga
EZAGUTZEN AL DUZU KARABANAK ALOKATZEKO GURE ZERBITZUA? NORAIA ALOK DA KARABANAN EGIN NAHI DITUZUN ZURE OPORRETARAKO IBILGAILU EGOKIA AURKITZEKO LEKUA. PROFESIONALAK GARA, ETA ERRAZTASUN GUZTIAK EMANGO DIZKIZUGU ERABAT EKIPATUTAKO KARABANA ALOKATZEKO ETA BETI ZURE PREMIA ETA AUKERETARA EGOKITUTAKO ZERBITZUA EMATEKO.
Noraia Alok zerbitzuaren bidez irtenbiderik onena eman nahi dizugu, bai ibilgailuaren ezaugarriei dagokienez bai zerbitzuaren beraren baldintzei dagokienez. Goitik behera ekipatutako karabanak ditugu alokatzeko, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun. Ibilgailuen ekipamendu eta osagarri guztiak sartuta daude gure karabanen alokairuaren prezioan; ez dago letra txikirik. Oporrak karabanan ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu, beste ezertaz arduratu beharrik izan gabe.
Zure segurtasunarekin hartuta dugun konpromisoak, karabanak alokatzeko proba-zerbitzua eskaintzea eskatzen digu. Karabana bat alokatzea erabakitzen duen jende askok inoiz ez du atoidun ibilgailurik gidatu. Horregatik, Noraia Alok zerbitzuak alokatu nahi duzun karabanarekin proba egiten lagunduko dizu, eta dohainik.
Gutxienez B motako gidabaimena behar da, baldin eta trakzioko ibilgailuaren eta karabanaren baimendutako gehieneko pisua 3500 kg-tik gorakoa ez bada; hortik gorako pisua gaindituz gero B+E motako gidabaimena behar da. Gutxienez B gidabaimena behar da.
Ez da behar.
Gomendatzen dute, baina ez da araua, trakzio-ibilgailuaren potentzia ahalik eta handiena izatea. Horrez gainera, gomendatzen dute trakzio-ibilgailuak karabana berme osoz eraman ahal izateko behar adinako masa izatea.
Alokairuak eragindako gastu guztiak bezeroak ordaindu behar ditu, asegurua eta ibilgailuaren mantentze-lanak izan ezik.
Bai. Aurrekontuak neurrira egiten ditugu, oporrak modurik onenean gozatu ahal izan ditzazun.
Karabana bat atoian daramazunean, gehieneko abiadura 90 km/h-ko da karabanaren baimendutako gehieneko pisua 750 kg-tik beherakoa bada, eta 80 km/h-ko baimendutako gehieneko pisua 750 kg-tik gorakoa bada.
Hasiera batean bai, nahiz eta helburu horretarako prestatutako eremuetan aparkatzea gomendatzen den.
Hasiera batean bai, nahiz eta helburu horretarako prestatutako eremuetan aparkatzea gomendatzen den.