GPS: 43.278494, -2.083602

634 Errepide Nazionala, 9. km
20170 Aginaga

Noraia Nautika: barkuen, karabanen eta autokarabanen salmenta, alokairua eta konponketa Orion
tel. 943 362 660
Orokorra: ? Karabanak eta autokarabanak: ?

Barkuen negu-pasa

BEHAR BEZALA EGOKITUTAKO ETA PRESTATUTAKO ETA BIDEOZ ZAINDUTAKO INSTALAZIOAK DAUZKAGU AGINAGAN ONTZIEN BARNEKO NEGU-PASARAKO. LEHORRERATU ZURE ONTZIA LEKU SEGURUAN, ETA PROFESIONAL TALDERIK ONENAK EMATEN DUEN BERMEAREKIN.

Neguan barkua lehorreratzeko erraztasun guztiak emango dizkizugu, zure premietara egokitutako zerbitzua eskainiz. Gure instalazioek sarbide zuzena dute itsasora Oria ibaiaren bidez, eta horri esker ontzia sakonera-arazorik gabe ekar dezakegu Aginagako negu-pasarako puntura. Baina nahiago baduzu zure barkua leku jakin batean jasotzea, Noraian barkuak jasotzeko eta garraiatzeko zerbitzu profesionala dugu, eta errepidez ere eraman dezakegu. Galdetu gure lantaldeari zein diren zerbitzu bakoitzaren baldintzak.

Neguan barku bat lehorreratu behar baduzu, ez egin zalantzarik. Noraia Nautikan neurrira prestatutako konponbide seguruak ditugu ontzien barneko negu-pasarako.

Barkuen negu-pasa segururako eta zure premietara egokitutako zerbitzu baten bila al zabiltza?

Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, eta zure premietara ongien egokituko den konponbidea eskainiko dizugu.

Lege oharra Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa Datuen babesa